XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dora! Zelako izen polita!, pentsau neban nik.

Gela eder baten sartu ginean.

Abots bat entzun neban.

Mr Copperfield, iñoan abotsak, hau dozu Dora nire alabea, ta hau bere adiskide mamina.

Duda barik Mr Spenlow'en abotsa zan, baina nik eneban ezagutu noren abotsa ete zan, ta ardurarik be etxatan.

Dana aldatu zan niretzat une hartan, harrezkero jopu bat nintzan, morroi bat nintzan, harrezkero enengoan libre.

Dora maite neban nere bihotzaren indar guztiagaz, ez zan mundu hontakoa niretzat, hada bat edo eztakit zer ete zan... inok inoiz ikusi eztabena.

Segundo baten maitasunezko leize sakon baten sartuta aurkitu nintzan.

Aspalditik ezagutzen dot Mr Copperfield, esan eban abots ezagun batek.

Berba egin ebana ez zan Dora, beronen adiskidea baizik.

Miss Murdstone zan!.

Enintzan harritu, Dora aurrean neukala ezin neintekean harritu gehiago.

Zelan zagoz Miss Murdstone?, esan neuntson.

Oso ondo, esan eustan.

Zelan dago Mr Murdstone?.

Bera be oso ondo, eskerrik asko.

Nire gelara joan nintzan eta Doraz pentsatu neban.

Ule politak eukozan, arpegia be polit polita.

Nire gelan jesarrita nengoan, baina eneban ikusten gelea.

Doraren arpegia bakarrik ikusten neban.

Apaltzera joan nintzan, baina eneban jan ezer.

Besteak berba egiten eustien, baina nik eneuntsen entzuten.

Dorari begira nengoan.